LAN HARREMAN KONTSEILUA (LHK)
ELAk eskatutakoa bete eta aldi bereko itzulpen zerbitzu ofiziala jarri da Bizkaiko Gasolindegietan
2026/09/28
Sektoreko hitzarmena berritzeko negoziaketan euskaraz ere negoziatu ahal izan dute partaideek.
Uztaila hasieran ELAk eskaria luzatu zion Lan Harremanen Kontseiluari (LHK), sektore mailako hitzarmenen negoziazioetan trebatutako aldi bereko itzulpen zerbitzua berma zezan.
Gaur, irailaren 28an, Bizkaiko Gasolindegietako negoziazio bilera izan dute eta negoziatzaile guztiek hautazko hizkuntzan aritzeko aukera izan dute denen hizkuntza eskubideak errespetatuz. Hori ikusirik, ELAk beste sektoreko hitzarmenen negoziazioetan LHK-ri aldi bereko itzulpen zerbitzua jartzeko eskatzen dio parte hartzen duten guztien hizkuntz-eskubideak errespetatzeko.