ELA: "Eskola publikoaren izaera indartu beharra dago"

2008/04/15
Aurreko egunetan itunpeko ikastetxeen hainbat elkarteren ordezkariek eginiko adierazpenak kontuan hartuta, zeinetan sare horrentzat finantzaketa-eredu berri bat eskatzen zen, ELAk uste du halako neurri batek balio behar duela itunpeko irakaskuntzako langileen lan-baldintzak eta lanaldia hobetu eta homologatzeko.

Hortaz, ELAk Administrazioari eskaera berezia egiten dio, egitekotan, gardentasun handienaz eta informazio guztia denon eskura ipiniz gauza dezan prozesu hau.

Halaber, ikastetxeen finantzaketaren eztabaidak irekitzen duen aukera baliatu nahi du ELAk argi adierazteko eskola publikoaren izaera lehentasunezko eta berezia eta, hortaz, eskola publikoa indartzea aldezten du. ELAren iritziz, horrela jokatzea pertsona guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzen duen jendarte-ereduarekiko ezinbesteko konpromisoa da batetik, eta, bestetik, gizarte-dumpinga saihesteko bide bakarra, bai langileen lan-baldintzei dagokienez, bai hezkuntza-sistemaren izaera unibertsal, doako, berdintzaile eta integratzaileari dagokienez.