ELAk Esku-hartze Sozialeko hirugarren greba eguna deitu du Araban ekainaren 21erako

Izan ere, patronalak muga jarri nahi dio KPIaren eta soldata igoeraren arteko loturari. Hau da, ez ditu bizitzaren garestitzearen neurrira igo nahi soldatak, ehuneko jakin batetik aurrera mugatu nahi baitu igoera hori. Beraz, langileei ez zaie erosahalmena bermatu nahi.
Gauzak horrela, ELAk oso argi dauka: mobilizatzeko eta sektorea aktibatzeko garaia da. Baldintza sozial eta ekonomikoak murrizten ez dituen hitzarmena eskuratzea gure esku dago. Horregatik, ELAk, bizi dugun uneaz jabetuta, hausnarketa egin eta 3 greba egun deitu zituen hilabete hasierarako, betiere beste sindikatuekin akordiorako prest zegoela esanez. Beste sindikatuak bat datoz diagnostikoarekin, eta bi eguneko greba egiteko prest azaldu dira, ekainaren 17an eta 22an. ELAk, aldiz, hiru egun egitearen alde egin du, ekainaren 21ekoa batuz, Arabako esku hartzeko sozialeko lan baldintzak zuzenean edo zeharka prekarizatu nahi dituzten hiru eragileak seinalatzeko: Udala, AISA patronala eta Aldundia.