Glavista
ELAk esku hartze zuzena eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari
ELAk zuzenean esku hartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari industria proiektu bat aurrera eramateko eta enpleguari eusteko dauden oztopoak desblokeatzeko.
Gaur, azaroaren 2a, bilera bat egin dute Bilboko SPRIren instalazioetan Autoglas/Glavistako Komiteko kideek (7 kide dauzka ELAk eta 1 LABek), bi sindikatuetako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko kideek.
Bilera horretan, ELAk Glavistako gatazkan zuzenean esku hartzea planteatu dio Eusko Jaurlaritzari, industria proiektu bat aurrera eramateko eta enpleguari eusteko dauden oztopoak desblokeatzeko.
Glavistako langileek bilera aprobetxatu dute Bilbon Spriren aurrean kontzentrazioa egiteko.