hauteskunde sindikalak

ELAk Estatuko Administrazioan egin diren hauteskundeak irabazi ditu Nafarroan

2023/06/21
ELAk Nafarroan egindako hauteskundeetan 7 ordezkari lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 1 gehiago, eta lehen indarra izango da.

Atzo egin ziren hauteskundeak Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan. Nafarroan 900 langilek lan egiten dute esparru horretan, eta ELAk 7 ordezkari lortu ditu 26tik. Aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago lortu du. Funtzionarioetan 4 ordezkari lortu ditu eta lan-kontratua duten langileen arloan 3. Hemen 9 ordezkari aukeratzen ziren, aurreko ordezkari kopurua mantenduz. Denera, lehen baino ordezkari bat gehiago du ELAk.

Hauteskundeen zenbaketa orokorrean, duela lau urte baino ordezkari gutxiago aukeratu badira ere, ELAk ordezkaritza handitu du eta lehen sindikatua izatera pasa da.

Emaitza hauek garrantzia haundia dute ELArentzat; izan ere, Estatuko Gobernuak langileen kolektiboari ezarritako murrizketei ELAk Gobernuaren aldetik jasan dituen ordu sindikalen murrizketa gehitu behar zaie, CCOOk, UGTk eta CSIFek sinatu zuten liberazioen akordioa ez sinatzeagatik. ELArentzat egindako akordio horiek Estatuko Gobernuaren murrizketa-politika legitimatzen dute, sindikatu horiei liberazioak eta ordu sindikalak ematearen truke.

ELAk Estatuko Administrazioko langileen babesa eskertu eta konfiantza horri erantzuteko konpromisoa hartzen du, plantilla osoaren lan eskubideak aitortzeko eta errespetatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz.