ELAK ESTATUKO BANKETXETAKO HITZARMENAREN PORROTA IKUSTEN DU

2003/11/03

ELA-Zerbitzuaren iritziz Banketxetako hitzarmenaren geldiunea negoziazio ereduaren agortze eta porrota, eta bere estatuko esparruen izaeraren ondorioa besterik ez da.
ELArentzat sektoreko negoziazio kolektiboa azken urteetan, patronalaren zuzenpean egon da eta CCOO eta UGT estatuko sindikatuen laguntza izan du.
Honela, azken 10 urteetan, soldatak KPI baino 15 puntu gutxiago hasi dira, maila bakoitzaren sailkapena desitxuratu da, funtzional mugikortasuna bultzatu eta mugikortasun geografikoa onartu 25 kilometroetako bueltan baldintzarik gabe. Gainera pentsio osagarrien eskubideakmurriztu egin dira banketxe gehinetan.
Orain hitzarmena geldi dago patronalak %2,75 baino gehiagoko igoerarik ez duelako eskaintzen, eta ez duelako onartzen larunbatetako libratzea.
ELAk salatu nahi du egoera hau CCOO eta UGTri esker dela azken urtetan amore eman baitu eta gainera CEOE, espaniar patronalarekin 2003. urterako%2 eta %3 bitarteko igoeraren konpromisoa sinatudutelako.
Hau guztia ikusita ELAk ez du parte hartuko estatu mailan sindikatu hauek hitzarmena desblokeatzeko bultzatzen ari diren kanpainan, areago gutxiengo edukiak beste sindikatuak kontutan hartu gabe ezarri bait dituzte, eta ondorioz zuriketa bat besterik ez bazaigu iruditzen.
ELAk aldarrikatzen duena KPI gainetik bi puntu, larunbatetan libratzea, ALEak eta azpikontratzioa desagertzearekin enpleguaren tinkotasuna eta mugikortasuna baldintzatzea. CCOO eta UGTk ez dute defendatu izan nahi proposamen hau.
Egungo hitzarmena patronalaren interesen arabera eginik dagoelako, ELArentzat, hitzarmena langileen nahiak asetuko duen edukiak izango behar ditu eta hortarako negoziazioesparru berri bat beharrezkoa da.
03/11/3