EAEko UDALAK

ELAk eta LABek 50 mobilizazio baino gehiago egin dituzte lan baldintzak hobeak aldarrikatzeko

2026/09/24
ELAk eta LABek 50 mobilizazio baino gehiago egin dituzte lan baldintzak hobeak aldarrikatzeko
EAEko udaletan urte asko daramagu lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe. Alde batetik, Udalhitzeko mahaia duela ia bi urte aktibatu zen. Hainbat negoziazio mahai egin ondoren, oraindik oinarrizko aldarrikapenak mahai gainean falta dira. Eudel eta berau osatzen duten EAJ, EH Bildu eta PSE alderdiek borondate falta itzela erakusten ari dira eta negoziazioa blokeartzear dago. Bestalde, udalez udal dauden negoziazio esparruak orokorrean ez daude aktibo. Ondorioz, udaletako langileon lan baldintzak okertzen doaz urtez urte eta sektoreak hamarkada bat baino gehiago darama lan baldintzen okerkuntza bat pairatzen.

Analisi horren ondorioz, ELAk eta LABek dinamika mobilizatzaile amankomun bat abiarazi zuten apiriletik aurrera. Uda baino lehen paro, grebak eta mobilizazioak egin ziren eta nahiz eta aurrera pausubatzuk egon Udalhitzeko mahaian, aldarrikapen asko falta dira: eros ahalmenaren berreskurapena nola emango den, euskeraz lan eta bizitzeko neurriak, gazteberritzeko neurria edota subrogazio eskubidea esaterako. 

Zentzu horretan, uda eta gero negoziazioan aurrera pausu nahikorik ez zeudenez, ELAk eta LABek EAEko udal sektoreak greba eta mobilizazio dinamika bat martxan jarri zuten pasaden irailean, apirilean hasitakoarekin jarraituz. Hala, gaur milaka udal langile EAEko 50 udal eta udal esparru baino gehiagotan mobilizatu dira. Kontzentrazioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa  osoan zehar egin dira, besteak beste hurrengo udaletan: Gasteiz, Bilbo, Donosti, Barakaldo, Sestao, Gernika, Bermeo, Lekeitio, Markina, Durango, Zornotza, Getxo, Leioa, Erandio, Basauri, Galdakoa, Arrasate, Bergara, Zumarraga, Beasain, Anoeta, Andoain, Hernani, Usurbil, Errenteria, Irun, Zumaia, Eibar, Zarautz, Agurain eta Oion.

Gaurko mobilizazioekin argi geratu da udal langileek haien lan baldintzen alde borrokatzeko prest daudela. Beraz, pilota Eudel eta alderdi politikoen teilatuan dago. Bada garaia negoziaziorako borondatea erakusteko eta udal langileen lan baldintzak haien politiken erdigunean jartzeko, bihar dagoen mahai negoziatzailean horretarako aukera daukate.

Mahai negoziatzailean alderdi politikoak ez badira mugitzen eta mahai negoziatzailera ez badituzte falta diren eduki horiek eramaten, ELAk eta LABek urriaren 8an EAEko udal sektorean deituriko egun osoko grebari eutsi beste aukerarik ez dugu izango.