ELAk eta LABek 9 greba egun deitu dituzte Gipuzkoako metalgintzan

2010/09/07
ELA eta LAB sindikatuek 9 greba egun gehiago deitu dituzte Gipuzkoako metal arloko lan hitzarmenaren alde. Grebak irailaren 27 eta 28an, urriaren 13, 14 eta 15ean eta azaroaren 2, 3 ,4 eta 5ean izango dira.

Datozen hilabeteotarako ELA eta LAB sindikatuek deitu dituzten greba egunak iragan maiatza eta ekainean burututakoei gehitu behar zaizkie. Egun horiek erantzun zabala izan zuten metalgintza arloko langileen artean. Era berean, manifestazioak burutu ziren eskualde gehienetan.
Adegi –Gipuzkoako patronalak– bere jarrera aldatu gabe jarraitzen du, grebek eta manifestazioek erantzun zabala izan arren. Patronalak estatuko lan hitzarmena inposatu nahi du, eta honekin egun langileek dituzten hainbat lan baldintza bertan behera utzi.

ELA eta LABen idatzia