ELAk eta LABek arbuiatzen dute Gasteiz eta Madrileko gobernuek aldi baterako ezintasuna (ABE) kudeatzeko akordioa

2011/07/29
Lan eta Immigrazio Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten hitzarmena eta ekainak 27ko dataz Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, 2011. urtean zehar egongo da indarrean.

Teorian behintzat, honen xedea “EAE-ko aldi baterako ezintasunaren prestazioa sortzea bizkortzea, berritzea, koordinatzea eta kontrolatzea” izango da; horretarako, aurrekontuetatik, 7 milioi euroz hornituko da.

Berariazko programan hainbat neurri aipatzen dira, denak ABE prozesuak kontrolatzeko helburuan, batik bat, iraupen laburrekoak, patologia psikiatrikoei dagozkienak eta sektore publikoko langileei emandakoak. Sinatzaileen arabera, honen arrakasta eta EAEk 7 milioi €, gehiago edota gutxiago lortu ahal izana, informatika-baliabideak eta baliabide materialak egokiro hornitzearen baitan nahiz Osasun Saileko profesionalek, programan parte hartzen dutelako eta honetan nahasten direlako, sustatzearen baitan egongo da.

Besteak beste, Aldi Baterako Ezintasun prozesuen iraupen estandarri loturiko taulak sortuko dira. Hauek, nahitaez, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin adostu beharko dira, eta lehen mailako atentzioko medikuek ezarri beharko dituzte. Honela, aipatu iraupena gaindituko luketen ABEei kontrol zorrotza ezarriko zaie.

ELAk eta LABek uste dugu egitasmoaren benetako xedea Aldi Baterako Ezintasun prozesuei kontrol handiagoa ezartzea dela, ekonomia-irizpide soilak erabiliz, langileriak osasunerako duen eskubidea erabat ahaztuz.

Gastu publikoari eta gizarte babeserako sistemari egiten zaion murrizpen berriaren aurrean gaude, zeina, ABE-en kudeaketan, eraginkorragoak izatearen premian ezkutatzen den.

Euskal sistema sanitarioko langileei egiten zaien eraso bortitza dugu hau: osasunaren zaintzatik urrun dauden irizpide ekonomikoen arabera jarduteagatik, beren profesionaltasuna eta iritzi -medikoa alboratuz, sarituko dituztelako.

Arbuiatzen dugu, berriz, sektore publikoko langileen aurka egin nahi den sorgin-ehiza. Egitasmoaren arabera, sektore honetan “ABE prestazioaren gehiegizko erabilpena ematen da”. Beti bezala, kostua da nagusi, ez ordea aipatu prozesuak sortzen dituzten zergatien azterketa, osasuna zaintzea ez zaielako komeni.

Azkenik, ELAk eta LABek salatu nahi dugu euskal administrazioaren Espainiako gobernuarekiko mendekotasuna. Eusko Jaurlaritza Espainiako gobernuaren eskakizunei makurtzen zaie eta ABE arloan dagoen errealitatea alde batera uzten duen irakurketa interesatuetan oinarritzen den egitasmo onartezina gauzatu du.