ELAk eta LABek eskatzen diote Arcelor Mittaleri ACB-k etorkizuna izan dezala

ELA eta LABen arteko agiria:
Langileen batzordean, LAB eta ELA haren aurka agertu dira, eta adierazi dute ez diotela inolaz ere abalik emango, ehunka lanpostuen suntsipena ekarriko duen eta lantoki honen etorkizun industriala bermatuko ez duen egitasmori.
Proposamen horren bidez gaur egun zuzenean lan egiten dutenen lanpostu erdiak suntsituko dira, eta ACB-n eskuarki lan egiten duten kontratetako langile guztiak baztertzen ditu. ELAk nahiz LABek, lehen egunaz geroztik, aldarrikatu dugu enpresak egin dezakeen planteamendu orok kontratetako beharginak izan behar dituela kontuan, lehenengo egunaz geroztik gurekin batera lanean dihardutenak.
Azken proposamenak eta aurrekoek ia ez dute ezberdintasunik, ACBko Zuzendaritzak, oraingoz behintzat, soldata murrizketei uko egiten diela izan ezik. Proposamen horretan ez da ezertxo ere bermatzen, ez bada, urrats berria egiten dela Ezkerraldea jasaten ari den etengabeko desindustrializazioan. Arcelor Mittal ez da ezertara konprometitzen ACBren jardun industriala eustearen harira, aurkakoa baizik, jarduera bi edo hiru asteburura mugatzen du hilero. Horren ondorioz, Sestaon ekoizten diren bobinak behin betikoz deslekutuko dira.
Hau guztia, Arcelor Mittalek azaldu duen jarrera guztiz arbuiagarri batez eman da. Benetako xantaia egin die beharginei, adostasuna agertu ezean, enpresa itxiko dutelako. Hori multinazional horrek ACB-n zuzenean zein zeharka lan egiten dutenei nahiz euskal gizarteari agertzen dien erabateko mespretxuaren adierazgarri da. Arcelor Mittali dagokio ehunka beharginen etorkizunarekiko ardura. LAB eta ELA berresten gara eta berriro adierazten dugu gure borondatea etorkizuna eta lantoki honetan dagoen enplegu kalitatea bermatuko diguten bermeak jasoko duen planteamendu orokorrean. Ia 600 familiak gara, Arcelorren xantaia honekin, lantokiaren itxierari hasiera emanten zaion lekuko.
Gogora ekarri behar dugu enpresaren bideragarritasun plana ez dela berez errentagarria eta irauteko, enpresa ixtearekin mehatxatuz lortuko lukeen diru-publikoaz elikatu behar duela, bizkarroien antzera; erakundeek amore eman ezean, ez dago ezelango bermerik.
Ekainak 2 zituenean, batzorde osoak industria egitasmoa aurkeztu zuen, Arcelorrek gutxietsi zuena. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, erakunde guztiek arbuiatu dute enpresaren egitasmoa. Bi hilabete igaro dira, Arcelorrekiko lankidetza erabatekoa zela esatetik, Arcelorren egungo jarrera ulergaitza dela esatera jendartean; beste inbertitzaileei saltzeko aukera aintzat har dadila eskatzeraino iritsi dira.
Batzarra, botazio-erreferenduma edo dena dela egitea zuzendaritzaren lana egitearen parekoa da. ELA eta LABen iritziz ez dago arrazoirik borroka baztertzeko; egitasmo hau bozkatuz enpresaren interesei zilegitasuna ematen zaie, borroka baztertzen da.
Arcelorrek beldurraren politika egiten du; bozkatzea haren amarruan jaustea da. LABek eta ELAk proposatzen dugu Arcelorren eta erakundeen aurrean iraun behar dela borrokan, eragindako 600 familien enplegua, Ezkerraldeko enplegua babesten iraun behar dela.