ELAK eta LABEk historikotzat jotzen dute EAEko Merkataritzan gaurko greba eguna

Hala, grebara batu dira, besteak beste, ondorengo lan zentruetako langileak: H&M, Media Markt, Fnac, Springfield, Celio, Stradivarius, Tezenis, Cos, Punt roma, Oysho, Zapateria courier gran via, Douglas, Medical optica, Max mara, H&m, Ikks, Zara, Stradivarius, Cortefiel, Woman secret, Merkalcalzados, Body shop, Massimo Dutti, Sephora, Desigual, Bershka, Purificacion garcia, Carolina herrera, Lush, ELkar o Ayestaran.
Gaur, merkataritzako langileek, sektore guztiz feminizatua, kaleak bete dituzte eta pausu irmo eta garrantzitsua eman dute beraien enpleguaren defentsan eta lan baldintza duin batzuen defentsan. Baita bizitzen ari garen errekonbertsio prozesu bortitzen aurkako protestan ere, zeinaren ondorioz ikaragarrizko irabaziak dituzten enpresek are gehiago betetzen dituzten beraien poltsikoak, irabazi horiek izatea eragin duten langileen enpleguak suntsituz eta langile horien lan baldintzak ikaragarri prekarizatuz.