ELAk eta LABek Hobetuz erakundearen burua hautatzeko erabakiari buruz UGTk eta CC OOek esandakoa arbuiatzen dute

2006/07/05

Hobetuzeko presidente berria hautatzerakoan puntuz puntu hartu da aintzat erakunde beraren Estatutuetako 18. artikuluak xedatzen duena (estatutuok, hain zuzen, UGTk eta CC OOek ere onartu zituzten bere garaian).

Presidente berriak Estatutuek eskatzen duten gehiengoa lortu du.

Horregatik, ez dago hautua zuzena eta demokratikoa ez dela esateko inongo arrazoirik.

ELAk eta LABek, bestalde, argi utzi nahi dute Hobetuzeko buru izateko ez dutela UGT edo CC OOrentzat botorik emango baldin eta Hobetuz erasotzeari uzten ez badiote, erakundearen ahalmenak urratu, dagokion finantzazioa bereganatu eta, laburbilduz, Hobetuzen eredua desagertarazteko ahal duten guztia egiten jarraitzen badute. Horrelako jokabidea agertzen duen bati ardura hori emateak ez luke ez hanka ez bururik.