ELAk eta LABek prebentzioarako hitzarmenean lan sailaren eskandaluzko jarrera salatu dute
ELAk eta LABek Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Segurantza Soziala saileko kontseilaria den Joseba Azkarragaren jarrera salatu dute, atzo Confebask patronalarekin sinatu zuen hitzarmena dela eta. Hitzarmen honetan eraikuntzaren sektorean formaziorako ikasgela iraunkorra martxan jartzea onartu zen.
Hitzarmen honen sinadura Justizia, enplegu eta segurantza sozialeko sailaren erabaki larri baten ondorioa da, laneko arriskuen prebentzioan duen ardurak alde batera uzten dituelako eta bestalde, laneko istripuen eta bertan osasuna galtzearen arduradun zuzenen esku diru publikoa uzten duelako, langileen ordezkarien kontrolik gabe.
Formazio ikasgela sortzeko, inspekzio ekintzentzako edo lan publikoak emateko baldintza minimoak ezartzeko egindako proposamenak ez dira kontutan hartu, gutxienez ez ELA ezta LABenak ere. Apirilaren 28an sindikatuokin mantendutako bileran hauxe izan zen kontseilariak hartu zuen konpromiso bakarra, eta ekintzek garbi ezeztatu dute.
Honako ekintzek zera adierazten dute:
-EAEko gehiengo sindikalaren ordezkaritza gutxiesten dela.
-Osalan bezalako partehartze-organoak alde bateko eran gestionatzen saiatzen ari direla.
-Patronalarekin ados jartzearen politika egiten dutela, biak etengabeko arau hausteen arduradunak izanik.
-Diru publikoaren erabilera Confebaskek bere gain hartu nahi ez dituen erantzunkizunak ordaintzeko.
-Azken finean, patronalaren alde arauak haustea.
ELA eta LABentzat eskandalua eta adar jotzea da enpresari eta administrazioaren arteko bibitako komisioa eratzen finantzatzeko, lau milioi euro ematea; Osalanentzako irizpideak identifikatu eta finkatu, Cofebasken propaganda ordaindu, ikastaroak eman eta ikasgela iraunkorraren inplementazioa ebaluatzeko.
Ikus daitekeenez hitzarmena diru publikoarekin ordaindutako, patronalaren irudiaren aldeko beste kanpaina da. ELA eta LABek iragarri nahi dugu ez dugula estrategia hauetan parte hartuko, ez idatzi honetan kritikatzen dugun hitzarmenari dagokionez, ezta sailak edo Osalanek etorkizunean egingo dituzten deialdi, kongresu edo autopropaganda kanpainei dagokienez.
Patronalak eta kontseilaritzak, lanpostuetan heriotzak eta osasuna galtzea ekartzen duten zergatiak deuseztatzeko, neurri zorrotz eta urgenteak hartu behar dituzte; eta ez batzuk eta ez besteek, ez dira ia ezer egiten ari.