ELAk "Etxebizitza urratutako eskubidea" lemapean konzentrazioak deitu ditu Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan maiatzaren 28rako

2004/05/16

Etxebizitza oinarrizko eskubide unibertsala da, heziketa, osasuna edota elikaduraren parekoa. Eskubide horren betetze ezak gure gizaduintasunaren aurkako eraso zuzena ekartzen du, oinarrizko beharrari erantzuten baitio. Hala ere, instituzioek ez dute eskubide hau bermatzen euskal biztanleentzat.

Ondorioz, gaur egun Euskal Herrian eskubide honen merkantilizazioa gertatzen da eta etxebizitzarako sarbidea merkatuaren legeen eta espekulazioaren menpean gelditzen da.

Eskubide honen urraketaren emaitza lehen mailako gizarte arazoa dugu, sektore pribatu batzuk aberasten diren bitartean. Arazoa larriki areagotzen da zenbait kolektiboei dagokienean: gazteak, emakumeak, langabeak, guraso bakarreko familiak, lan egoera prekarioan daudenak, etorkinak, pentsiodunak, etab. Gure erreibindikazioak hurrengo dokumentuan bildu ditugu: