ELAk Euskadiko Orkestran soldatan eginiko %5eko murrizketaren aurkako epaika irabazi du

2016/10/05
2010. urteaz geroztik soldataren %5a kendu ondoren, ELAk auzitegi bidean erreklamazioa jarri zuen eta gai honen epaia argirataru berri da. Bertan, guk genion moduan, epaileak murrizketa legezkoa ez dela dio.

ELA sindikatuak 2010. urteaz geroztik kendutako soldata bueltatzea eskatu arren, epaileak Auzitegi Konsitutuzionalaren epaia argitaratu zenetik ordaindu behar zaigula adierazten du, hau da, 2015eko uztailaren 31tik hona.

Aurkeztutako auzia gatazka kolektiboa zenez, epai hau Euskadiko Orkestra S.A.ko langile guztiei aplikatuko zaie.

Orain, Orkestrak 2010. urtean indarrean zegoen soldata taula aplikatzen hasi behar du (murrizketarik gabekoa) eta 2015eko uztailaren 31tik hona zor diren diru kopuruak ordaindu.

ELA sindikatutik, Euskadiko Orkestrako zuzendaritzari gure dirua berehala ordaintzea exijitzen diogu; argi geratu da diru hori ez zitzaigula inondik inora kendu behar.