ELAk Euskalerria Irratia zoriontzen du bere lizentzia ia 20 urteko borroka baten ondoren lortzeagatik

2015/08/28
ELAk Euskalerria Irratia zoriontzen du bere lizentzia ia 20 urteko borroka baten ondoren lortzeagatik
UPN-PSNren gobernuek agindutako euskararen aurkako jazarpen kulturala eta politikoa agerian geratu da

ELA sindikatuak Euskalerria Irratia zoriontzen du bere irrati-lizentzia lortuko duelako ia 20 urteko borroka legala mantendu ondoren. Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, auzitegi ezberdinek agindutako ebazpenak beteko ditu, eta Euskalerria Irratiari dagokion lizentzia indarrean egongo da hemendik gutxira.
Oso berri ona da bai komunikabide arloan, baina baita euskalgintza munduan ere, eta euskararen aurkako politikaren amaieraren hasiera izango delakoan gaude. Azkenean, Euskalerria Irratiaren guztiz zilegia den lana aitortuko eta babestuko da, eta UPN-PSNren gobernuen zakarkeria eta jazarpen politikoa agerian geratu da.
Zorionak, Euskalerria Irratikideok!

Iruñean 2015eko abuztuaren 28an