euskara

ELAk Euskararen Dekretua gaitzesten du Nafarroako herritarren hizkuntza eskubideak urratzeagatik

2023/12/14
ELAren ustez, dekretu honek are gehiago urruntzen du euskararen erabileraren normalizazioa Administrazioan.

Euskararen Legea onartu zela 37 urte bete diren aste berean, Administrazioan euskararen balorazioa arautzen duen merezimenduen dekretu-proiektua aintzat hartzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Proposatutako araudiaren edukiak, aurreko legegintzalditik ezagunak direnak eta ELAk gogor kritikatutakoak, 86ko Legearen bidez ezarri ziren muga artifizialak sendotzen ditu.

Hala, eremu ez-euskalduna deiturikoan, euskararen ezagutzak ez du merezimendu gisa puntuatuko. Aldiz, ingelesa, frantsesa edo alemana kontuan hartu ahal izango da. Eremu mistoan ere ez da kontuan hartuko lanpostu guztietan euskara jakitea, Dekretuan zehaztutakoetan soilik.

ELAk badaki arazo nagusia 86ko Legea dela eta beharrezkoa dela hura indargabetzea, baina merezimenduen dekretuak zonifikazioak sortzen dituen anomalia sakonak arintzera jo lezake, 2017ko Dekretuarekin saiatu zen moduan.

Baina dekretu honek Nafarroako lurraldea zatitzearen eta hizkuntza eskubideak erlatibizatzearen alde egiten du, herritarrei Administrazioan euskaraz komunikatzeko eskubiderik gabe utziz.