ELAk Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek urtero superabita handia dutela salatu du
2006/11/15
Hego Euskal Herria Europar Batasunaren buruan dago aurrekontuetako superabitari dagokionez. Hori da gaur ELAk Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien aurrekontuen inguruan aurkeztu duen txostenaren ondorio nagusia. ELAk salatzen duenez, gizarte-gabeziak oso nabarmenak izan arren, euskal erakundeek superabita agertzen dute euren kontuetan.
"Neoliberalismoaren aldeko hautu horrek badu gizartearentzat onuragarriagoa eta ekonomikoki gauzagarria den ordezko beste bide bat: gizarte gastua gehitzea, alegia, batez ere etxebizitza, gizarte-zerbitzu, osasun, hezkuntza, oinarrizko errenta, ingurumen, lurraldearen antolamendu eta antzeko gaietan", ondorioztatzen du txostenak.
Ikerketa azterketa bulegoko arduradunek, Mikel Novalek eta Julene Gabiolak, eta idazkari nagusi-albokoak, German Kortabarriak, aurkeztu dute.