ELAk Euskotreneko hauteskunde sindikalak irabazi ditu eta ordezkaritza handitu du

Duela lau urte baina bozka gehiagorekin, aurtengoan ere ELA izan da Euskotrenen babes gehien jaso duen sindikatua, jokoan zeuden 43 ordezkaritik 18 lortuta. Azken hauteskundeetan zeudenak baino 8 ordezkari gehiago zeuden jokoan, eta ELAk hauetatik 4 lortu ditu, gehien hazi den sindikatua izanez.
Bigarren sindikatua LAB izan da 12 ordezkarirekin, ondoren ESK, CGT eta independenteek osaturiko koalizioa 6 ordezkarirekin, UGT 4 ordezkarirekin eta azkenik CCOO 3 ordezkarirekin.
Hiru lurraldeetan izan da ELA garaile eta guztietan indartu du orain arteko ordezkaritza. Bizkaian 2 ordezkari gehiagorekin (8 ordezkari lortu ditu), Gipuzkoan bozka kopuruetan gora eginda (lehengo ordezkari kopuru bera mantendu du, 5 ordezkari), eta azkenik Gasteizen 2 ordezkari gehaigo lortu ditu (5 guztira).
Emaitza hauek ikusita, Euskotreneko langileek azken lau urteetan ELAk bertan egindako lana aintzat hartu eta babestu dutela esan daiteke, hala nola enplegu eta langileen egonkortasunaren defentsa, eros ahalmenaren berme eta hobekuntza zein bestelako neurri sozialen borroka eta lorpenak.