ELAk exijitu du bertan behera utz dadila asteburuetako osasun zerbitzuen murrizketa

2010/05/19
Larunbatetan osasun-zentroak ixtearekin herritarrek osasun-zerbitzua jasotzeko aukera eragozten da eta arretaren kalitatea murriztu.

ELAk berriz adierazi du osasun-zentroak larunbat goizetan ixteko planaren aurka dagoela; neurri honek sektore publikoan antolakuntza aldaketak egiteko baldintza bat ere ez du   betetzen:

    OSASUNGINTZAKO GASTU PUBLIKOA MURRIZTUKO DU: erabaki honekin osasun-gastua murriztu nahi dute (BPGarekiko duen portzentajean), eta hau dagoeneko OCDEko txikiena da. Kontrako joeran joan beharko litzateke, hots, esparru honetako baliabideak gehitu.

     ZERBITZUA OKERTZEA DAKAR: Osasun-zerbitzuaren kalitateari kalte egingo dio.

       Asteburuetan: Arreta jarraituko 9 gunek (PAC) ez dute 46 zentroren itxiera orekatuko.

†     Astegunez arreta jarraituko guneak 3 ordu beranduago zabalduko dira (orain arte 17etan, eta aurrerantzean, 20etan). Horrek esan nahi du lehen arretako osasun zentroek ordu-tarte horretako zerbitzua oso-osorik hartu behar dutela beren gain, baina horretarako indartzeko neurririk hartu ez delarik.

†       Ospitaleetako urgentziak: zenbait dagoeneko gainezka daudelarik, eskaria asko gehituko da, eta honekiko ere ez da ezer erabaki. Gaixo batek bere osasun-zentroa itxi dutelako mugitzen hasi behar badu, nahiago izango du ospitaletako urgentzietara jo.

†       Larunbatetan ez da pediatrarik izango: hauen ordez pediatrian 5 orduko prestakuntza jasoko duten sendagile generalistak jardungo dira.

h     EZ DAGO HITZARTUTA: Ez langile zein ordezkari sindikalek, ez gizarteak, inork ez du erabakia ulertzen eta babesten.

h     PLANTILLAREN ESKUBIDEETAN EZ DAKAR INONGO AURRERAPENIK:

†       LEHEN ARRETA: Neurri hau 2007an gutxiengo sindikalarekin sinatutako akordio baten ondorio da; akordioaren arabera, lehen arretako ohiko lanaldia astelehenetik ostiralera izango da. Halere, lehen arretako langileek nahitaez larunbaten batean ere lan egin behar dute (1, 2 edo 3, urtearen arabera), urteko 1.592 orduko lanaldia betetze aldera. Orain lanorduetatik kanpo emango den prestakuntzarekin osatu nahi dituzte ordu horiek.

†       Arreta jarraituko guneak (PAC): aldaketa gogorra ekarriko lieke, atsedenaldi laburrekin eta lan-karga askoz handiagoarekin.

     ZENTROEN ITXIERAK EZ DU ARRETA-JARDUERA IRIZPIDERIK AINTZAT HARTZEN: Bi adibidek argitzen dute hau. Elgoibarko PAC itxita (eta ez Ermukoa) osasun-arreta ez beste interes batzuk hartu dira kontutan: Elgoibarren Ermuan baino OTI eta gaixo gehiago dago; antzekorik gertatu da Villabona eta Andoainen kasuarekin.

 

Hau guztia medio, ELAk eskatzen du larunbatetan osasun-zentroak ixteko erabakia bertan behera utz dezatela.