ELAk exijitu du Garoña behin betiko itxi dezatela
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak, akziodunen batzarra zela eta, bilera bat izan zuen ELAko atal sindikalarekin eta ordezkaritza duten gainerako sindikatuen ordezkariekin. Topaketa horretan Galanek bildutakoei jakinarazi zien Garoñako zentral nuklearra ixteko asmoa dutela, arrazoi ekonomikoen ondorioz.
Barne-ohar batean ELAko atal sindikalak plantillari bileran hitz egindakoaren berri eman zion, baita Garoñari buruz aipatutakoa ere.
Komunikazio hau izan da iritzi publikora iritsi dena. Egoera hau dela eta, ELAk honakoa adierazi nahi du:
- ELAk Garoña berehala eta behin betiko itxi dezatela exijitu du.
- Halaber, sindikatuak galdegiten dio konpainiari publikoki konfirma dezala Garoña ixteko erabakia.