ELAk ez dio Confebaski laguntzarik emango Madrilgo akordioa klonatzeko
Confebaskek lan-baldintzei buruz dituen intentzioak argi asko azaldu ditu Garamendi CEOEko lehendakariordeak, kaleratzea areago merkatuko duen beste erreforma bat eskatu duenean; eskubideak kentzeko bidean aurrera egin nahi dute. CEOEk, zeinetako kide den Confebask, eskatu du kalteordainik handiena jasotzen duten langileek diruaren zati bati uko egin diezaiotela, gutxiago jasotzen dutenen mesederako. Solidaritate honetan enpresen etekinek ez dute zerikusirik. Muturreko zinismoak besterik ez dezake eragin honelako gauzak proposatzera.
Confebaskek Madrilen CCOO eta UGTk sinatu duten akordioa EAEra ekarri nahi du; akordioak gomendio hutsak besterik ez ditu jaso, eta bitartean patronalak soldatak jaisteko estrategia guztiei eusten die. Soldata oso kaskarrak ezartzen diren uneotan ELArentzat ez da inolako erreferentzia gehieneko soldata-igoera bat finkatzea. Sindikatuak bere garaian eman zuen akordioari buruzko juzkua, eta desmobilizazio estrategia baten fruitu zela iritzi zion.
Gainera, ELAk jakin nahiko luke CONFEBASKek nor ordezkatzen duen, bere lurralde-erakundeek -hain zuzen hitzarmenak negoziatzen dituztenek- negoziazio kolektiboa blokeatuta dutenean eta akordioari buruz desadostasunak adierazi dituztenean. Zer sinatu dute, patronal bakoitzak nahi duena interpretatzen duenean?
ELAk ez dio Confebaski laguntzarik emango AENCaren edukiak klonatzeko saio horetan.