ELAk ez ditu Koxka-ko kanporatzeak onartuko

2009/02/26
Greba luze baten ostean, Koxka-ko zuzendaritzak mahai gainean jarritako despidoak UGT eta CCOO sindikatuek onartu egin dituzte. Guztira, 230 langile bidaliko dituzte, 191 Iruñean eta 39 Azkoienen.

ELAren iritziz, guztiz onartezina da bi sindikatu horiek izan duten jarrera. Hasiera batean Madrilera eraman nahi izan zuten negoziazioa beste indar korrelazio bat izateko. Hori ezinezkoa gertatu zitzaienean kanporatzerik ez luketela onartuko esan zieten langileei. Azkenik, hainbat gorabeheren ondoren, enpresaren zuzendaritzak hasiera-hasieratik nahi zuen despido-kopuru bera onartu dute, inolako lotsarik gabe.

ELAk zenbait neurri aurkeztu ditu despidoak ekiditeko. Besteak beste, produktibitatea neurtzeko oinarri berriak, aurre-erretiroak edo borondatezko bajak.