ELAk ez ditu onartzen Dynamobelek planteatutako EREa eta soldata jaitsierak

2022/05/31
ELAk langileak mobilizatzera animatu ditu 70 pertsona kaleratzea, Berriobeitiko lantegia itxi bidenabar, eta soldatak % 10 eta % 15 artean jaisteak suposatzen duen espedientearen aurka.

Dynamobel enpresak lantokiak Berrioplanon eta Peraltan ditu, eta 235 lagunek egiten dute lan bertan, UGTren 5 ordezkarirekin, CCOOeko 4, ELAko 2 eta LABeko ordezkari 1ek osatutako batzordeak ditu. Zuzendaritzak 70 pertsonentzako enplegu erregulazioko espedientea egin nahi du, eta zeharkako eskulaneko pertsonentzako % 15eko soldata jaitsiera eta zuzeneko eskulaneko pertsonentzako % 10ekoa. Horrela, enpresak bi helburu bete nahi ditu: batetik, Berrioplanoko lantegia ixtea eta zentro horretako eta Peraltako lanpostuak suntsitzea, eta, bestetik, enpresan geratzen diren pertsonen lan baldintzak prekarizatzea, soldata jaitsiera lotsagarriekin.

ELAk gogorarazi du ez dela lehen aldia enpresako zuzendaritzak bere ezintasuna plantillaren gain jartzen duena. Izan ere, azken urteotan langileek soldatak izoztuta izan dituzte, besteak beste. ELAren ustez, argi dago langileak zigortzeak ez duela balio izan eta ez duela balioko enpresak galera ekonomikotzat jotzen duen egoera bati buelta emateko.

Era berean, ELAk dei egiten die administrazio publikoei, oro har, eta Nafarroako Gobernuari, bereziki, gaiari eusteko eta erantzukizunez jokatzeko.

Azkenik, ELAk mobilizatzera eta lanpostu duinen alde borrokatzera animatu ditu langileak.