Siemens Gamesa
ELAk ez du adostu SGREko zazpigarren EREa, eta kritikatu du UGTk eta CCOOk gaur egungo egoeran akordioa sinatzea

Atzo, otsailaren 6an, Siemens Gamesak planteatutako kaleratze kolektiboaren azken bilera izan zen, eta UGTk, CCOOk eta enpresako zuzendaritzak lanpostuak suntsitzea adostu zuten.
Hau, zazpigarren enplegu erregulazioko espedientea da Siemensek 2016an Gamesa bereganatu zuenetik. Une hartan, bi enpresen arteko bat egiteaz hitz egin zen, eta ELAk bere garaian salatu zuen bereganatzea zela, eta horrekin, erabakigunea hemendik urruntzen zela, kontrola galduz eta ondorio larriak izan zitzakeela enpleguan, azkenean gertatu den bezala.
ELAk enpresak bizi duen egoera azpimarratu du: gaur egun kontratatzeko premia handia dago, eta konpainiak berak datozen urteetan 14.200 lanpostu huts betetzeko beharra iragarri du. Hori dela eta, ELAren ustez, une honetan taldean birkokatzeaz hitz egin beharko litzateke, baita negozio-arlo desberdinen sendotzea gauzatzeaz ere, behar den lan egonkortasuna lortzeko. Horregatik, ELAk enplegu suntsiketa gaitzesten du.
Azkenik, ELAk beste behin ere Euskadiko eta Nafarroako gobernuen babesa eta inplikazioa eskatzen du, beharrezko urratsak eman daitezen eta SGREren negozio arlo desberdinak finkatzearen alde egin dadin eta multinazionalean lan egiten duten pertsonek jasaten duten enpleguaren suntsiketa saihets dadin.