ZAHAR EGOITZAK
ELAk ez du babestu UGTk eta LABek Caser egoitzan (Gasteiz) egindako aurreakordioa
ELAk ez du UGTk, LABek eta patronalak 2023-2026 aldirako adostutako paktuaren aurreakordioa sinatu Caseren, proposamena eskasa dela iritzi duelako. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean erosteko ahalmena berreskuratzeko bermerik ez dago, ezta aurreko urteetan galdutakoa ere (%9,5) eta lanaldia murrizketari dagonionez, lau urtean soilik 16 ordura mugatzen da.
Aurreakordioak ez du gaueko lanaren plusa bezalako kontzepturik jasotzen, ezta 2023ko eta 2024ko atzerapenak nola ordainduko diren ere, ELAk azaldu duenez. Gainera, hitzarmenak ez ditu jasotzen aplikatzeko berme klausulak.
Horregatik guztiagatik, ELAk ez du aurreakordioa sinatuko, eta Caser bezalako etekin handiak dituen enpresa batek 110 pertsone osatutako plantillaren lan baldintzak nabarmen hobetzeko lanean jarraituko du.