osasunbidea
ELAk ez du gaurko Mahai Sektorialean parte hartuko eta Osasunbideko eta NOPLOIko langileak kaleratzeko aukera ematen duen Legea bertan behera uzteko eskatu dio Osasun Departamentuari

Azkeneko aste hauetan ELA sindikatuak osasun zerbitzu publikoa enpresa-erakunde publiko bihurtzeak dakarren arriskua salatu ondoren, Zuzendaritzak Mahai Sektorial batera deitu du, Legearen negoziazioari ekitea aurreikusten ez duena. Gai-zerrendako puntuek – foru-aginduen proiektuak, funtsean – garrantzizkoak dira sektorean, baina indarrik gabe geratuko lirateke mahai gainean dagoen legea aurrera aterako balitz.
Izaera juridikoa aldatzeak ekarriko luke langileak funtzionario izateari uztea. Sartzen diren langileak laboralak izango lirateke, kaleratzeko aukerarekin eta zuzendaritzak malgutasun handiagoa edukiko luke plazak eta zerbitzuak amortizatzeko.
ELAk ez du normaltasun fikzioa elikatu nahi Osasun Departamentuarekin. Ondorioz, erabaki du Zuzendaritzari jakinaraztea ez dela joango sektoreko bilerara Legearen eduki atzerakoienak jorratu arte, eta sektoreko gainerako sindikatuei ere dei egin die planto egin dezaten.