ELAk ez du Gipuzkoako arte grafikoen hitzarmena sinatuko eduki eskasa duelako

2022/12/21
Hitzarmen honek erosteko ahalmena galtzea dakar, ez duelako KPI bermatzen eta adosten diren igoerek ez dutelako benetako soldaten igoerarik ekarriko. Ez dago lanaldi murrizketarik, eta hitzarmena ez aplikatzea saiesteko klausularik ere ez da adostu.

ELAren ustez, sektoreak lan karga handiak ditu azkenaldian, eta eduki hauek ez dira nahikoak. Gainera, sektoreko hainbat enpresatan bi astez batzarrak egin ondoren, hitzarmenagatik 4 greba egin dituzten langileek hitzarmenaren edukiekin desadostasuna agertu dute.

Hala ere, LAB sindikatuak hitzarmena sinatzea erabaki du. Hitzarmen horrek erosteko ahalmena galtzea dakar langileentzat, ez du aurrera pausorik lanaldi murrizketan eta ez du klausularik jasotzen hitzarmena ez aplikatzea saihesteko.

ELAk iragarri du enpresa eremuak irekitzen saiatuko dela, eta borrokan jarraituko duela langileen baldintzak duindu arte.