ELAk ez du onartu metaleko patronalaren eskaintza

2004/07/07

Bizkaiko metaleko hitzarmenaren negoziazio mahaiaren hamabosgarren bileran, behin betikoa omen den eskaintza aurkeztu du patronalak. Beraien ustez ordezkaritza sindikalak eskaintza hau onartuko ez balu negoziazioaren amaiera izango litzateke.

Hiru urtetarako hitzarmena, lehen urterako %2,75eko soldata igoera eta bigarren eta hirugarrenerako aurrikusitako KPIa gehi %0,35 zen patronalaren aurreko eskaintza. Hitzarmena indarrean egongo zen hiru urteetarako ez zen lanaldiaren murrizketarik emango. Laneko istripuengatiko bajei dagokienez, %100eko osagarriraino betiere zenbait betebehar betez gero, hain zuzen ere aplikazioa galerazten duten betebeharrak.

Gaur (uztailak 8) aurkeztutako eskaintzak soldata igoerak bakarrik aldatzen ditu: %0,25 gehiagoko soldata igoera lehenengo urtean (%3an utziz) eta hurrengo bi urteetan %15 gehiago (2,50ean utziz eta azken urteetan aurrikusitako inflazioa kontutan hartuta. Gainontzeko gaiak berdin geratuko lirateke.

ELArentzat, Bizkaiko milaka langile biltzen dituen sektorean prekarietatea betikotzen joatea da patronalaren asmoa, horrez gain ezin onartu daitekeen ultimatuma planteatu du. ELAren ustez patronalak proposatutako edukiak eskasak dira eta ez du prekarietatea eta diskriminazioen inguruko gairik ukitu; sindikatu bat garen einean hitzarmenen negoziazioetan planteatu ditugun helbururik nagusienak konkretuki horiek berak dira.

Ondorioz ELAk eskaintzari ezetz esan dio.