ELAk ez du sinatuko Arabako Eraikuntza hitzarmena, nahikoa ez dela uste duelako

2021/07/07
Gaurko bileraren ostean, badirudi eraikuntzako negoziazio sektoriala bukatutzat ematen dela eta sindikatuen gehiengo batek uztailaren 16an sinatuko duela. ELAk uste du negoziazioaren amaiera aukera galdua dela bereziki zigortuta dagoen sektore baten lan-baldintzak duintzeko; izan ere, testuinguru horretan, baldintzak betetzen ziren, hitzarmenaren barruan hobekuntzak eginez aurrerapauso irmoagoa eman ahal izateko. Prekarietatea sektore honen bereizgarri da, eta hitzarmen honekin ez dira jendearen arazoak konpontzen.

ELArentzat are larriagoa da akordio honetara iristea langileak mobilizatzeko edo aktibatzeko inolako planteamendurik egon gabe. Eraikuntzako plantillak izan behar dira negoziazioaren protagonistak, eta prozesu hori haiek kontuan hartu gabe egin da. ELAren aldetik, hau da gure balorazioa:

*Soldata-igoera ez da nahikoa, eta erosteko ahalmenaren galera dago KPIaren aldean. Aurreko urteetan enpresek irabazi handiak lortu dituzte eta ez dugu uste pandemiak iraun duen bitartean lan-kargak behera egin duenik, are gehiago, gora egingo du.

*Baldintza bereziki eskasak dituen sektore batean gaude, ez dago inolako bermerik hitzarmena aplikatuko denik, eta hori da sektorearen arazo nagusia.

*Lanaldia Hego Euskal Herriko eraikuntzako hitzarmenetan altuena izaten jarraitzen du, eta langileak lanera joateko denbora jarri behar izaten jarraitzen du.

*Sortutako berdintasun-batzordea edukirik gabe dago, eta ez du inolako bermerik ematen emakumeen arazoak konponduko direnik ikusezin dauden sektore batean.


Horregatik guztiagatik, ELAk modu negatiboan baloratzen du hitzarmena sinatzea, negoziazioaren amaiera langileen kolektiboarentzat onuragarriagoa den testuinguru batean eman behar zela ulertuta. Sektoreko langileen baldintzek proportzionalak izan behar dute etekin izugarriekin, eta bat etorri behar dute jendearen ahaleginarekin, hori ezinbestekoa baita enpresek etekin horiek guztiak sor ditzaten.