ELAk ez du sinatuko Gerdaun langile gehienen gogokoak ez diren edukiak jasotzen dituen akordioa
ELAk salatu du atzo jendaurrean egindako kaleratze-mehatxuak —greban jarraituz gero—, enpresak langileen etxeetara egindako telefono-deiak, eta UGTren eta USOren traizioa —beren afiliatuei laneratzeko deia eginez— arrazoi nahikoak izan direla geldialdi bat egiteko borrokan.
Zuzendaritzaren eta haien poliziaren eskolta sendoaren aurrean, langileek, duintasunez eta inolako istilurik gabe, lanera itzultzea erabaki dute; CCOOek bitartean bere iritzia finkatu behar du gatazkaren gainean.
ELAtik gure sostengua eta elkartasuna agertu nahi diegu Gerdau-Basauriko langileei, burutzen ari diren borroka eredugarriagatik. Antolakuntzaren eta borrokaren bidez bakarrik egin ahal izango diote aurre multinazional horrek erabiltzen dituen baliabideei —xantaia eta izua—, langile gehienen gogokoak ez diren edukiak jasotzen dituen akordioa sinarazteko. Aurretik dugun bidea luzea da, lehen pausoak baino ez ditugu eman.