MICHELIN LASARTE

ELAk ez du sinatuko Lasarteko Michelineko hitzarmen kolektiboa

2023/06/27
Ekainaren 28an gauzatuko da Lasarteko Michelin lantokiko hitzarmenaren sinadura, eta ELAk ez du babestuko baiezkoarekin, edukiek ez dituztelako gainerako sindikatuekin adostutako gutxienekoak betetzen

ELAk ez du begi onez ikusten Michelin Lasarten egindako hitzarmena, eta aurreakordioa ez sinatzea erabaki du, langile batzordeak adostutako gutxienekoak kanpoan utzi direlako. Gainerako sindikatuek ez dute errespetatu adostutako gutxienekoen akordioa, eta eduki nahikorik ez duen hitzarmen bat sinatuko dute, plantlla pobretuz. Beraz, besteen erabakiaren kontra ez azaldu arren, ELAk ez du hitzarmena sinatuko eta aurkako botoa eman duten 161 langileekin bat egingo du.