ELAk ez du sinatuko UPV/EHUko irakasleen ordainsariak arautzen duen akordioa

2006/07/18

Administrazioaren proposamena ez dator bat ELAk betidanik egin duen eskariarekin: EHUko irakasleen soldatak Euskal Administrazioko ordainketa-mailaren pare jartzea.

Proposamenak ez ditu betetzen, bestalde, gainerako sindikatuekin batera deitu genuen irakasleen grebaren arrazoiak. Gainera, ELAk gutxiengo sindikalaren sinadura salatu nahi du, hain zuzen Negoziazio Kolektiboaren joku arauak errespetatzen ez direlako.

Egia bada osagarri horren bidez irakasle batzuek soldata igoko dutela, ezin dugu ahaztu irakasle-kopuru nabarmen batek ez duela bide izango ez lehenengo zatira ez bigarrenera iristeko.

Eta gainera, ezin dugu alde batera utzi soldata-hobekuntza hori ez dela finkaturiko soldata izango, aldiro-aldiro aztertuko den osagarria baizik.

Beraz ELAk azkeneko bileran esandakoa egiaztatzen du eta gutxienezkotzat jotzen ditu hurrengo puntu hauek akordioa lortzeko

-Osagarri orokorra ete finkagarria, irakasle-ikertzaile guztientzat.

-Osagarri hori zatitan banatzen bada, zati bakoitzera iristeko antzinakotasun-urteak nabarmen gutxiagotzea.

-Aurreko sistema eta berria lotzen dituen aldi baterako cláusula ez izatea inorentzat kaltegarria

-Irakasleen ordainketa-sistema osotasunean aztertzeko konpromiso sendoa, epeak ere emanda