Tolosako Asunción Klinka

ELAk ez du klinikako hitzarmena sinatuko

2023/12/06
Patronalak proposatutako textuak ez du KPIa bermatzen eta atzerapenak enpresaren borondatearen baitan geldituko dira. Tolosako Asunción Klinikako langileek 29 greba egun egin ondoren dituzte enpresaren negoziatzeko borondate eskasaren ondorioz, eta ELAk uste du, egindako bidea positiboki baloratuta ere, bestelako akordio batekin amaitu behar zela gatazka.

 

LABek aldebakarrez erabaki zuen bozketara eramatea azaroaren 27an Lan Harremanen Kontseiluko egindako bileran enpresak egindako proposamena, hau da, orain arte izandako elkarlana hautsita.

Proposamenaren edukiak aztertuta, ez du KPIa bermatzen, 2022-2023-2024ko erosahalmena berreskuratzeko beste %4tik gora falta baita. Eta 2022-2023ko atzerapenei dagokion, testuak ez du inongo bermerik jasotzen; beraz, enpresaren borondateren arabera izango da.

Atzoko bozketan adierazi bezala, ELAk uste du greba dinamikarekin eduki hobeak lor zitekeela, eta horretarako orain arte egindako bidea indartu eta jarraitzeko proposamena egin behar zuela asanbladan langile batzordeak (ELAk 6 ordezkari ditu, LABek 7). ELA ez dago ados, beraz, negoziazioa aldebakarrez bukatzearekin, ezta bozketa modu horretan egitearekin ere, borrokaren protagonistek ez baitute erabaki.

Lan baldintzen hobekuntza edo hurrengo urteetan emango den publifikazio prozesuari begira antolatu eta borrokatzen jarraitzeko deia luzatzen die ELAk langileei.