ELAk ezezkoa eman dio Bizkaiko garbitzaileen alorreko akordioari
2007/11/21
ELAk ez du sinatuko Bizkaiko garbikuntzaren alorreko akordioa. Horrela erabaki dute azaroaren 21ean arlo honetako ordezkariek Bilbon egin duten batzarrean. ELAren aburuz, akordioaren edukiak aurrez sindikatuak onartutako plataformaren azpitik daude eta Gipuzkoan onartu den aurre-akordiora ez dira iristen.
ELAren iritziz, azken unean sinatzaileak beldurra izan diote grebari eta enpresen patronalak mahai gainean jarri dutena ontzat eman dute.