ELAk "Fiskalitatea Hego Euskal Herrian 2005" txostena aurkeztu du

2006/06/21

ELAk "Fiskalitatea Hego Euskal Herrian 2005" txostena aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Txostena ikerketa batzordeko kide Julene Gabiolak eta sindikatuko idazkari nagusi Jose Elorrietak aurkeztu dute. Txostenak azpimarratzen duenez, Irlandak izan ezik, 15-EBko estatu guztiek dute EAEkoa eta Nafarrokoa baino presio fiskal handiagoa. Jose Elorrietak azpimarratu duenez, erabaki horren zergatia argia da: Hego Euskal Herria lanekoak ez diren errenten paradisu-fiskala bihurtzea.

Hau da aurkeztutako txostena.