ELAk FOGASAko babesa hobetzea eskatu du

2002/09/18
CEOEk azken urteotan izan den superabita kotizazioen murrizketa ezartzeko baliatzen du
ELAk soldatak bermatzeko funtsaren (Fondo de Garantía Salarial, Fogasa) prestazioak hobetzea eskatuko du irailaren 18an estatuko organismo honen zuzendaritzak egingo duen bileran, azken urteotan metatu den superabit ekonomiko handia dela-eta. Fogasak kaudimen gabezia, ordainketa etendura, kiebra edota hartzekodunen konkurtsoa medio kobratzeke geratu diren soldatak ordaintzen ditu, eta 2001ean ia 565 milioi euroko (94.000 milioi pezeta) superabita zeukan estatu osoan. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez (Nafarroari buruzko daturik ez dugu), 2000 urtean 6.123 milioi pezeta bildu zituen funtsak, eta ordaindutako prestazioak 2.558 milioikoak izan ziren, hots, 3.565 milioi pezetako soberakina lortu zuen. 2001an, berriz, bildutako 6.638 milioitatik 2.435 besterik ez ziren erabili; beraz, superabita 4.185 milioi pezetakoa izan zen. (ikus koadroa)
URTEADIRU-BILKETAPRESTAZIOAKEMAITZA
19985.340,997.043,00-1.702,01
19995.657,124.204,00+1.453,12
20006.123,002.558,00+3.565,00
20016.638,802.453,00+4.185,00
GUZTIRA +7.501,11
Euskal ugazaben ordezkari ere baden CEOE patronalak behin eta berriz eskatzen du soberakin horiek Fogasako kotizazioak murrizteko balia daitezela, eta badirudi PPren Gobernua eskari hau aintzat hartzekotan dagoela. ELAren aburuz, enpresari elkartearen asmoa onartezina da, azken urteotan Fogasaren prestazioak nahikoa murriztu dira, batetik, epaitegiek ezarri duten ildoaren ondorioz –gutxieneko lanbidearteko soldata aparteko ordainsariak kontutan izan gabe ordainaraztea ebatsi zuten–, eta duela gutxi, ‘dekretazo’aren ondorioz, tramitazioko soldatak ordurarte Fogasak ordainsaritzat hartzen baitzituen, eta orain desagertu egin dira. Bestalde, Fogasa EAEko administrazioak eskuratu beharreko estatu-erakundeetako bat da, Eusko Legebiltzarrak 1993an gai honi buruz El FOGASA es uno de los organismos estatales pendientes de transferencia, recogida en el informe que sobre la materia elaboró el Parlamento de Gasteiz en 1993.