ELAk Fundimag-eko lanpostuak bermatzea eskatuko du

2007/07/16
ELAk bilera bat eskatu dio Abadiñoko Fundimag enpresako zuzendaritzari uztailaren 16an izandako sutearen ondorioak aztertzeko. Bileran ELAk egungo lanpostuak mantentzeko ahalegina egin dezan eskatuko dio zuzendaritzari.

Uztailaren 16an Durangoko eskualdeko arduradunek batzarra egin zuten Fundimag-eko langileekin, eta lanpostuak mantentzearen aldeko mezua nagusitu zen. Oraingoz ez daude garbi istripuaren arrazoiak; ezbeharrean bederatzi langile arin zauritu ziren.


ELAk hirutik bi ordezkari sindikal ditu 32 langile dituen enpresa honetan.