ELAk funtzionarien inguruko akordioa kritikatzen du

2006/05/24

ELAk ez du begi onez ikusten maiatzaren 24ean Espainiako Administrazio Publikoko ministeritzak eta UGT ,CCOO eta CSIF sindikatuek langile publikoen inguruan lortutako akordioa. Sindikatu honen ustez, akordioa Euskal Herriko administrazio ezberdietako langileen lan baldintzen aurkako eraso bat da,negoziazio kolektiboa propioaren aurkako erasoa.

ELAk salatu nahi duenez, atzo lortutako akordioak ez du euskal funtzionarientzako bereizgarririk jasotzen, eta langile publiko guztientzako eredu bera inposatzen du. Gainera, negoziazio kolektibo propioa erasotzen du, urte luzez euskal administrazioan lortu diren hainbat gauza bertan behera uzten dituelako.