ELAk GAITZESTEN DU Apezpikutzak duen sindikal eskubideen aurkako joera, Begoñazpi Ikastolan.

2004/12/03

ELAKO hiru delegatu , 30 egun lan eta soldatarik gabe eta kaleratze jakinarazpenarekin zigortu dituzte, momentu honetan dagoen egoera larriari buruzko informazioa zabaltzeagatik lankideen artean ( mobbing salaketa,Langileen Estatutuak, babestutako sindikal-eskubideak eta Ikastoletako Lan Hitzarmenaren urraketa, Lege-iruzurreko lan kontratuak, bost langileen kaleraketa, beste lankide baten aurka ez egiteagatik.

Joan den urtean,Ikastolan zegoen egoerataz (E.I.B.) eta ( Eleiz Barrutiko Ikastetxeen arduraduna) informatuak izan ziren. Miren Abasolok guk egindako planteamenduei uko egin zien eta haren erantzuna izugarrizkoa izan zen gure Delegatueei zabaldutako Expedienteak erakusten duen moduan.

Hona hemen Apezpikutzak nola ulertzen dituen, pertsonenganako begirunea, askatasuna eta sindikal eskubideak. Guzti hori uko egiten dio Begoñazpi Ikastolako langileari, Eliza berak Laborem Exercens entziklikan dionaren guztiz kontrakoa eginez.

Bilbo, 2004eko abenduaren 3an