ELAk gaitzesten du UGTk eta CCOOk sinatu duten Nafarroako Metaleko Hitzarmenak erosahalmenaren galera larria ekarriko diela sektoreko 35.000 langileei

2022/11/04
Sindikatuak zalantzan jarri ditu, gainera, erakunde sinatzaileen moduak eta ofizialki ezarritako mahaiatik kanpo negoziazioak ematen direla salatu du.

Gaur, azaroak 4, Nafarroako Metalaren Hitzarmen Kolektiboa sinatu da, joan den astean UGTk eta CCOOk patronalekin aurreakordioa lortu ostean.

ELAk ez du Hitzarmena sinatu, eta testu berriaren edukia kritikatu du, uste baitu Hitzarmenak uko egiten diola, besteak beste, ELAk edo UGTk eta CCOOk beren hasierako plataformetan ezarritako helburuei soldatari, malgutasunari edo berdintasunari dagokienez. Era berean, ELAk zalantzan jarri ditu lau erakunde sinatzaileen moduak (APNEM, ANEM, UGT eta CCOO), sindikatuari behin betiko testuaren kopia bat ukatzeaz gain, Hitzarmenaren mahai ofizialetik kanpo negoziazioak egiten direla erakutsi baitute. Akordio paralelo horiek erabateko mespretxua erakusten dute legez ezarritako negoziazio foroarekiko eta Metalaren Hitzarmena aplikatzen zaien 35.000 langileekiko.

Azkenik, ELAk adierazi du enpresaz-enpresa borrokan jarraituko duela sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko.