ELAk gaizetsi egiten du Nafarroan sinatutako garapen jasangarrirako gizarte akordioa

2008/05/22
ELA sindikatuak oso balorazio negatiboa egiten du Nafarroako Gobernuak, Enpresaburuen Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek “Nafarroako garapen jasangarrirako” sinatutako akordioaren gainean.

Akordioa sinatzaileek defendatzen duten kontzertazio sozialeko eredua finkatzeko beste aurrerapauso bat da. Gizarte-elkarrizketaren ondorioak, ordea, oso kaltegarri suertatzen ari zaizkie Nafarroako langileei, behin-behineko lanaren, lan-istripuen eta erosteko ahalmen-galeraren maila altu-altuek frogatzen dutenez.    

 

Berriro ere, akordioa Nafarroako Legebiltzarraren ezkutuan egin dute, bai eta, ELA bezala, Nafarroan sistemaz baztertzen diren beste gizarte-erakunde batzuen ezkutuan ere.  

 

Garapen Jasangarrirako Gizarte Akordioak etxebizitza, immigrazio eta gizarte-zerbitzuen arloetako itunak aurreikusten ditu, beste gai batzuen artean. ELAk dei egiten die UGT eta CCOO sindikatuei horrelako gai garrantzitsuetan Nafarroako Gobernuarekin, alegia, Europar Batasuneko gobernurik eskuindar eta neoliberalenetako batekin, duten sintonia Nafarroako biztanleriari azaldu diezaioten.