ELAk exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari enplegu-politiken inguruan jarrera irmoa izan dezala

2009/06/22
ELAk gogora ekarri nahi du bete gabeko enpleguaren eskumenen inguruan Espainiako estatuarekin dagoen eztabaida ez dela oraingoa. Estatuko Gobernuak behin eta berriz urratu du honi buruz legeek diotena.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 2010eko urtarrilaren 1erako akordio bat lortuko du Espainiako Gobernuarekin enplegu-politika aktiboak EAEren esku uzteko.

ELAk prentsaren bidez jaso du erabaki horren berri. Beraz, salatu egin nahi du Jaurlaritzak ez diola inolako kontsultarik egin, ez eta bere posizioaren berririk eman ere, langile-klasearentzat horrenbesteko garrantzia duen gai honi buruz. Jaurlaritzak gardentasuna baztertu egin du, eta sindikatu honek informazioa eta parte hartzeko aukera izatea exigitzen du, gai honek enplegua eta langileen prestakuntzarekin zerikusia baitu, hain zuzen funtsezko gaiak.

ELAk gogora ekarri nahi du bete gabeko enpleguaren eskumenen inguruan Espainiako estatuarekin dagoen eztabaida ez dela oraingoa. Estatuko Gobernuak behin eta berriz urratu du honi buruz legeek diotena.

Horregatik, ELAk galdegiten du Eusko Jaurlaritzak enplegu-politiken inguruan jarrera irmoa izan dezala, honako puntuetan oinarrituta:

Ø      Enplegu-politika aktibo eta pasiboak ez dira banandu behar.

Ø      Enplegua, langileen prestakuntza, enplegu-bitartekaritza eta horrelako esparruetan taxutu beharreko eredua EAE mailan erabaki behar da; ezin dira onartu estatuan ezarritako eredua aplikatzearen baldintzapean jasotako eskumenik.

Ø      Eskualdatutako gaietako diru-sarreretan Kontzertu Ekonomikoaren irizpidea aintzat hartu behar da, hots, esparru hauetan biltzen den diru guztia kudeatu behar da, gizarte-kotizazioak barne. Finantzen ikuspegitik beste edozein irizpide indarrean den Estatutuari egindako iruzurra litzateke.

Hiru puntuei dagokienez ELAk gogoratu nahi du Espainiako Gobernuaren jarrera oso nabarmena izan dela, Estatutua betetzearen aurka betiere. Eta guk dakigula, gobernu honekin ez da inongo aldaketarik gertatu.