ELAk Garoñako zentral nuklearra itxitzea exijitzen du

Egungo Industria eta Energia Ministerioak Zapateroren gobernuak 2009an hartutako erabakia behera utzi du; erabaki honen helburua interes ekonomikoak babestea da zentral nuklearren segurtasun arazoak kontuan izan gabe. Baina Zapateroren gobernuak ere badu ardura. 2009an hartu behar zuen Garoña itxitzeko erabakia, zentralaren bizitza erabilgarria bukatzear zegoenean. Baina horren ordez Garoñaren jarduera luzatzea erabaki zuten. ELAk momentu hartan salatu zuen neurri horrek suposatzen zuena, eta hori da egun gertatzen ari dena.
Ingurumenean eta pertsonen osasunean nuklearrek suposatzen duen arriskuaren gainetik, energia industriaren interesak egungo gobernuarentzat lehentasuna dira, aurreko gobernuarentzat ere hala izan ziren.
Horregatik Garoña eta gainontzeko zentral nuklearrak itxitzea exijitzen dugu, oso arriskutsuak direlako, eta energia berriztagarriak bezalako arrisku gabeko alternatibak ditugulako.