ELAk Gasteiz eta Ondarruko atentatuak gaitzetsi ditu

2008/09/21
Goizaldean Gasteiz eta Ondarrun izandako atentatuen gaitzespen argia azaldu nahi du ELA-k; atentatuaren ondorioz zenbait pertsonek zauriak izan dituzte.

ELAk atentatuetan zaurituak izan diren pertsonak lehenbailehen eta guztiz osatzea espero du. ELAk beste behin exijitzen dio ETAri indarkeriaren eta borroka armatuaren bidea utzi dezan; argi geratu da bide horrek sufrimendua sortzeaz gain jendartearen gehiengoaren gutxiespena sortzen duela.

 Soilik konbentzimendutik eta borondatezko atxikimendutik da posible herri honen eskubideen alde lan egitea, ez bortxaren eta indarkeriaren bidez. Horregatik premiazkoa da ETA bide armatua uztea, elkarrizketak eta bide politikoak jarraitu beharreko bide bakarra bete dezaten.