ELAk Gasteizko gaztetxea osatzen duten elkarteei elkartasuna eta sustengua adierazi nahi dizkie

2005/10/03

ELAren Gasteizko eskualdeko komiteak Gasteizko gaztetxea osatzen duten elkarteei eta larunbat honetan (urriak 8) bertan egingo den "Gaztetxe egunari" elkartasun eta laguntza osoa adierazi nahi die.

ELArentzat, ezinbestekoa da hiriko alkate Alfonso Alonsok bere doktrinarekin bat ez datozen gazteen aurka duen jarrera salatzea. Nahiz eta gaztetxeak gero eta gizartearen babes handiagoa izan, Alfonso Alonsok berarekin amaitzeko hamaika ekimen aurrera atera nahi izan ditu: lehenik hiriko bosgarren dorrea egin nahi izan zuen, gero Alberto Schommer museoa, eta, azkenik, autoentzako aparkalekua.