Gatazka kolektiborako prozedura ireki du ELAk EAEko Itunpeko Irakaskuntzan emandako murrizketengatik

2010/09/24
Patronalak administrazioak inposaturiko murrizketak aplikatuko dituela baieztatu du ekainetik aurrerako efektuarekin. ELAk oso larritzat jotzen du patronalek harturiko neurria, izan ere itunpeko zentroetako langileei ordainarazten baitiete egoeraren kalte nagusia.

Gaur goizean sindikatuok ofizialki jakin dugu itunpeko irakaskuntzako langileen soldata murrizketen inguruan patronalek izango duten jokabidea.  Kristau Eskolak baieztatu du iraileko nominan langile guztiei, irakasle edo ez, gauzatuko dizkietela murrizketak eta abenduko nominan ekaineko, uztaileko eta abuztuko murrizketa guztiak pilatuko dituztela.

Patronalak adierazitako asmoaren jakitun eta nominetan deskontuak eman direnez ELAk EAEko itunpeko zentro guztiei eragiten dien gatazka kolektiboaren prozedura ireki du Precon dagokion salaketa ezarriz. Hala ere, gatazka kolektiboa abian jarri arren, murrizketa jasan duen langile bakoitzak kenduriko diru kopuruaren araberako norbanako erreklemazioa egin beharko du gatazka kolektiboan arrazoia emanez gero kalteordaina jaso ahal dezan.

MURRIZKETAK EKAINETIKO ATZERAERAGINEZKO EFEKTUAZ

Oinarrizko soldata

Antzinakotasuna

Haue eta Lehen Hezkuntza

% 3,15

% 5,54

DBH I

% 3,15

% 5,54

DBH II- Batx-LH

% 4,19

% 8,39

Goi Titulatu Ez Irakasleak

% 4,19

% 8,39

Erdi mailako Titulatu Ez Irakasleak

% 3,15

% 5,54

Laguntza espezialistak eta TEJIak

% 1,4

% 1,4

Administrazioa eta zerbitzuak

% 1,4

% 1,4

ELAk oso larritzat jotzen du patronalek harturiko neurria, izan ere itunpeko zentroetako langileei ordainarazten baitiete egoeraren kalte nagusia. Administrazioak hartutako erabakiek bultzaturiko egoera izan arren, beraien poltsikoa ez ikutzearren langileei pasa nahi die murrizketaren pisua.

ELAk gogor salatu ditu krisiaren hasieratik patronalak eta administrazioa kolektibo eta sektore ezberdinetan inposatzen ari diren murriketak. Hori dela eta, orain ere ez dugu onartuko itunpeko ikastetxeetako langileak, heurek inola ere sortu ez duten egoera baten biktima izaterik.

ELAk gaur abian jarri duen bide judizialetik haratago, baliabide guztiak bideratuko ditu Gizarte Ekimeneko nahiz Ikastoletako langileen aurkako eraso larri hau gauzatu ez dadin.