ELAk gehiengo absolutua lortu du Arabako lau sektore soziosanitario nagusietan
ELAk nabarmen indartu du Arabako sektore soziosanitarioetan duen gehiengoa, zehazki, adinekoen egoitzetaz, Esku-hartze Sozialean, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta sektorean. Horrela, 2023-2024 ikasturtearen amaieran, eta lehen aldiz, ELAk gehiengo osoa lortu du Arabako 4 sektore horietan.
Urte hauetan zehar enpresaz enpresa eta sektore soziosanitario guztietan militantzia osoak egindako lanari esker lortu dira emaitza horiek. ELAk Arabako zaintza sektoreetako lan-baldintzak duintzeko eta hobetzeko egin duen apustua argia da, eta emaitza horiek bide horretan berresten dute. ELAk zaintza lan duinak, unibertsalak eta kalitatezkoak lortzeko dinamikak eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko du.
|
SEKTOREA
|
EHUNEKOA 2024KO UZTAILEAN |
|
Esku Hartze SOziala |
ELA = %53,85 |
|
Erresidentziak |
ELA = %56,92 |
|
Etxez Etxeko Laguntza |
ELA= %54,35 |
|
Desgaitasuna dutenei Arreta Emateko sektorea |
ELA= %60,9 |