Gipuzkoako osasun garraioa
ELAk gehiengo absolutuarekin irabazi ditu hauteskundeak eta 25 ordezkarietatik 17 lortu ditu
Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresako langileak hautestontzietara joan dira ordezkariak aukeratzeko. Atzo, azaroak 7, Oinarrizko Bizi Euskarriko kolektiboarentzat egindako hauteskundeetan, ELAk gehiengo garrantzitsua lortu du (13 ordezkaritik 10). Emaitza horiek ELAk 2024an sinatutako grebaren eta hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren ondorio direla adierazi du sindikatuak.
Hamar ordezkari horie¡ gehitu behar zaizkie azaroaren 4an, urgentziazkoa ez den garraio sanitarioko hauteskundeetan lortutako 4 ordezkariak (9 zeuden jokoan) eta urriaren 5ean Gipuzkoako Bizi Euskarri Aurreratuan lortutako 3 ordezkariak (3 zeuden jokoan). Guztira, 25 ordezkarietatik 17 lortu ditu ELAk.