ELAK Getxoko alkatearen jarrera itxia salatu du

2005/07/06

ELAko zerbitzu publikoen Gizalan federazioak, Inaki Zarroa Getxoko alkateak udaltzaingorekin duen jarrera itxia eta harroa salatu du. Duela hiru hilabete protestak hasi zirenetik ez du negoziaketarako borondaterik azaldu eta arazoaren irtenbidea gero eta zailagoa da. Are nabarmenagoa geratu zen bere jarrera ordezkari sindikalak protesta ekintza bertan behera uztea erabaki zutenean elkarrizketa bultzatzeko asmoz. Orduan ere alkateak ez zituen deitu ordezkari sindikalak eta ondorioz, mobilizazioei berrekitea besterik ez zaie geratu udalzaingoko kideei.Gizalanen esanetan "badirudi alkateak ez duela arazoa konpondu nahi eta bere esku dagoen guztia egiten ari da giroa txartzeko".